Emakumeen Itzulia Oiartzundik pasako da igandean
10:43an eta 11:49an pasako da Itzulia Oiartzundik. Udaltzaingoak jakinarazi du ez dela trafiko mozketarik egongo.
Emakumeen Itzuliaren hirugarren etapa igandean jokatuko dute, eta Donostian abiatu eta leku berean amaituko da bidea. Gauzak horrela, Oiartzundik bitan pasako dira txirrindulariak: lehen aldia 10:43an izango da, eta, bigarrena, 11:49an.
Udaltzaingoan jakinarazi du trafikoa soilik txirrindulariak pasatzen diren unean itxiko dutela; hortaz, ez da trafikoan aldaketarik izango.
Jarraian, hirugarren etaparen mapa eta ordutegiak.


