Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo Udalak
Oiartzungo Udaleko langileek zein ordezkari politikoek egunerokoan euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute.
Gaur hasiko da hilaren 25era arte iraungo duen Euskaraldia, Elkar mugituz egingo dugu lelopean. Ildo horretatik, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa kolektiboarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko langile zein ordezkari politikoek, eta, beren egunerokoan edota jardunean euskararen erabilera areagotzeko “urrats esanguratsuak” emateko konpromisoa hartu dute.
Hizkuntza ohituretan eragitea helburu duen ekimenarekin bat egitera animatu dituzte herritarrak.

