Euskaraldiaren harira, Mihiluze jolasa Done Eztebe plazan
Biyurrieneak eta Oiartzungo Euskaraldiko batzordeak elkarlanean antolatutako jarduera da larunbatean –hilak 17– egingo dutena.
Gaur hasi da Euskaraldia, hilaren 25era arte iraungo duen ekimen erraldoia, eta, horren harira, Biyurrieneak eta Euskaraldiko Oiartzungo batzordeak zenbait jarduera antolatu dituzte elkarlanean.
Egitarau horretako azken jarduera etzi –larunbata, hilak 17– egingo dute Done Eztebe plazan. Zehazki, Mihiluze jolasa egingo dute, eta jardueran parte hartzera animatu dituzte herritarrak “euskararen erabileran eragiten” lagun dezaten.
Jolasean parte hartzeko izena eman behar da.
