Antzerkia, zinema, paellada, memoria historikoa eta Euskaraldia, Lezoko asteburuan
Asteburu bizkorra, ekitaldiei dagokienez, Lezon. Bi antzerki, zinema, Lezokoak-en paellada eta Etxetxoren ekitaldia izango dira, baita Euskaraldiaren barruko jarduerak ere.
Igandean egingo du emanaldia, Gezalan, Kamikaz kolektiboak.Kamikaz kolektiboa Udaberriko asteburuetan ere bada zer egin Lezon. Dezente dira herrian izango diren kultur eta bestelako ekitaldiak. Asteburu hau bereziki iskanbilatsua izango da, askotariko ekitaldiak daudelako. Antzerkia, zinema, memoria historikoa, eta Lezokoak-en herri paellada daude jarduera horien oinarrian. Nola ez, Euskaraldi bete-betean izanda, horren barruko ekitaldiak ere badira.
Hona horien guztien zerrenda:
Hilak 16, ostirala
- 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Superheroiak antzezlana El Perro Azul Teatro konpainiarena. 3 euro.
- 18:30ean, Euskaraldiaren barruko triki-poteoa.
Hilak 17, larunbata
- 14:00etan, Karlos Saldise plazan, Lezokoak-en herri paellada. Informazio gehiago hemen. Han, Euskaraldiko Euskaparate lehiaketaren sariak emango dituzte.
- 17:00etan, Gezala Auditoriumean eta Lezoko Zinema Ttikiaren eskutik, Malutatxo animazio filma. Hasiera batean Migrazioa, bidaia ahatezina ziren eskaintzekoak, baina arazo teknikoengatik aldaketa izan da.
Hilak 18, igandea
- 12:00etan, Sorotxoko eremuan, frankismoaren esklaboek erabili zituzten zuloak ezagutzeko eta errepresaliatuei aitortza egiteko ekitaldia egingo du Etxetxok. Informazio gehiago hemen.
- 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Renata antzezlana Kamikaz kolektiboaren eskutik. 8 euro.
