Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugak gainditzeko eguna, erronka eta festa bidez

Aski ezaguna da Arkaitz 'Kalu' Erize bere 'erokeria' sortagatik. Hurrengoa Aspanogi elkartearen alde egingo du, hilaren 24an: Baiona eta Lezo batuko ditu, Mugak Gaindituz erronkarekin.

Markelen Irria, Juneren Hegoak, eta Aspanogiko kideak, Arkaitz 'Kalu' Erizerekin batera Mugak Gaindituz aurkezten.Mugak Gaindituz
Urko Etxebeste
Lezo
2025/05/16

Asebetetzen duten gauzak egin nahi ditu Arkaitz Kalu Erize lezoarrak. Ez bere burua edo egoa aireratzen dituztenak; jendartearen asebetetzea du bizitza xede, behar dutenei laguntzea, sufrimenduan direnei babesa ematea, haurrei batez ere. Horregatik da ezagun eskualdean Erize, Markel Merino haurraren aldeko hainbat elkartasun erronka erraldoi egin dituelako. «Baina minbizia duten haurren errealitatea ezagutzea tokatu zait. Baita haien alde ari den Aspanogi elkartea ere. Zerbait egitea pentsatu nuen». Laburra izan zen pentsamenduen eta erabakien arteko tartea: hilaren 24rako prestatu du zerbait hori. Mugak Gaindituz izena du.

Gipuzkoako Haur Minbizidunen Familien Elkartea da Aspanogi. Alta, aurreko elkartasun erronketan onuradun izan diren Markelen Irriak eta Juneren Hegoak laguntzaile izango ditu hilaren 24ko erronkan: 05:00etatik 17:00etara, Baiona eta Lezo arteko bidea egingo du lasterkariak, mendiz, errepidez eta itsasoz (Donibane eta San Pedro arteko zatia igerian egingo du). «Aspanogik sekulako lana egiten du. Ikusgarri egin behar da haien zeregina, ezagutzen ez dena ez baita existitzen».

Lapurdiko hiriburuaren eta Unibertsitatearen arteko hamabi orduko bidean laguntzaileak izango ditu Erizek. Tartean izango dira Trintxerpeko Trikaia Kirol Elkarteko kideak, Hijos de Ruta motorzaleen elkarguneko kideak, eta hala nahi duten guztiak. Lezoko Udala babesleen artean da. «Nahiko nuke, beti bezala, bidea bitartean ondoan beti laguntzaileak izatea. Agian ni naiz honen guztiaren buru, bai. Baina pertsonaletik haragoko erronka da egiten dudan bakoitza. Norbait bide osoa edo zati bat nirekin egiteko prest bada, ongietorria», ziurtatu du lezoarrak.

Arratsaldean, festa Lezon
Baionan 05:00etan abiatuko du Mugak Gaindituz Erizek. Handik Hendaiara arteko bidea egin, eta Gipuzkoan Irundik sartuko da, Hondarribia zeharkatu, eta Jaizkibeldik Donibaneraino iristeko. Igerian San Pedrora joan, eta han izango ditu zain Hijos de Rutako motorzaleak; haiekin joango da Lezoraino Trintxerpe, Antxo eta Errenteria-Orereta pasa ondoren. 17:00etan da iristekoa herrira.

Aurretik jada herrian giroa izanen da, 16:00etan haurrentzako lasterketak egingo direlako. 17:30ean hasiko da Aspanogiren aldeko festa: haurrentzako jarduerak, erraldoiak, zumba saioa (18:30), txaranga, elkartasun zozketetako sarien ematea (21:00) eta DJa izango dira Gurutze Santuaren plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.