Maldaburu bidea berritzeko lanak amaitu dituzte
Andrearriaga bidetik Usategietara doan Maldaburu herri bidea konpontzeko lanetarako 120.000 euroko inbertsioa egin du udalak.
Udalak Andrearriaga bidetik Usategietara doan Maldaburu herri bidea konpontzeko lanak amaitu ditu; 120.000 euroko inbertsioa egin dute “egoera kaskarrean” zegoen Gurutze auzoko errepidea konpontzeko.
Udalak adierazi duenez, “esku hartze garrantzitsua” egin behar izan dute zenbait gunetan pitzadurak eta asentamenduak konpontzeko, bereziki A-8 autopistaren gainetik doan zubiaren inguruan.
Era berean, zubiaren asfaltoko zoladura berritu dute, eta zubiaren eta bidearen arteko elkarguneetan dilatazio juntak jarri dituzte “egituraren mugimenduek bidean kalterik eragin ez dezaten”.
Horretaz gain, bideko zenbait zatitan hormigoizko zoladura berria ere bota dute.
