'Indarkeriaren oi(h)artzunak' dokumentala, Primeran plataforman
Amaia Merino eta Ander Iriarte zuzendariek egindako dokumentala da, eta Tamara Muruetagoiena da interprete nagusia.
Ander Iriarte eta Amaia Merino, 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' lanaren aurkezpenean. Amaia Merino eta Ander Iriarte oiartzuarraren Indarkeriaren oi(h)artzunak dokumentala Primeran plataforman jarri dute nahi duenak ikus dezan. 2023an estreinatutako lana da aipatutakoa, eta Tamara Muruetagoiena da interprete nagusia.
Esteban Muruetagoiena oiartzungo medikua 1982. urtean hil zen Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz, eta, haren alaba Tamara Muruetagoienak 42 urte daramatza egiaren eta justiziaren bila, oraindik ez baitu jaso poliziaren torturen biktima errekonozimendurik.
Ildo horretatik, urte guzti hauetako mina eta egindako bidea Indarkeriaren oi(h)artzunak filmean jaso dute Ander Iriarte eta Amaia Merino zuzendariek.
Lanak, berriki, zilarrezko Biznaga lortu du Malagako Zinema Jaialdian.
