Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
OIARTZUNGO SAGARDO EGUNA

Sagardoak bustiko du biharkoan Done Eztebe plaza

XXXIV. Sagardo Eguna ospatuko dute bihar Oiartzunen. Maiatzeko azken larunbatean egiten dute. Aurtengoan ere ez dute kale egin.

Iazko Oiartzungo Sagardo Eguneko postuetako bat.
Leire Perlines
Oiartzun
2025/05/30

Sagardo basoa esku batean eta pintxoa bestean. Herritarrak, familiako kideak, kuadrillak, inguruko herrietako jendea, haurrak, gazteak, helduak…. Denak elkartzen ditu hilaren azken larunbatean Oiartzunek. Sagardo Eguna izango da biharkoa, eta ordu luzez hamaika kontu esateko parada izango dute bizilagunek. Ez da, gainera, egun makala, hogeita hamalaugarren edizioa baita aurtengoa. 

Juantxo Ribera da Sagardo Eguneko antolatzaileetako bat, eta harekin batera beste zazpi lagun ari dira urtarriletik buru-belarri biharkorako lanean. Lana da egun osoko egitarau bat antolatzea, baina Riberak argi utzi du biharkoa beretzat zein taldekideentzat ez dela “ospakizun soil bat”. 

Duela hogeita hamalau urte egin zen herrian lehenengoz sagardo dastaketa. Girizia elkarteak, bertsoarekin lotuta, udaberriko jaia egiten zuen, eta egitarau horren barruan zegoen sagardo dastaketa. “Guretzat berezia da. Ikusten dugu egun honek euskal kultura sustatu eta ikusarazi egiten duela”, gehitu du Riberak.  

Horrexegatik egin zuten iaz erakusketa, herriko gazte eta haurrei erakusteko sagardoa nondik heldu den, nola ekoizten den eta nondik iristen den. Plazako lurrean belarra eta sagarrak bota zituzten, eta prozesua irudikatu zuten belaunaldi berriek modu dinamiko batean ikas zezaten zertan datzan sagardoaren kulturak.

“Jai dinamika aldatzen” ari dela sentitzen du antolakuntzakoak, “gauzak aldatzen ari diren horretan galtzen ere ari dira, eta niri pertsonalki pena handia ematen dit”, jarraitu du atsekabetuta. Aldaketa horren adierazleetako bat da musikak izan duen aldaera, eta nabarmen ikusi daiteke larritzen dituen zerbait dela, txosna euskal musikaz girotuta irakur baitaiteke egitarauan. 

Duela hiruzpalau urte egin zuten zehaztapen hori lehenengoz, “tabernatik atera eta alternatiba bat izateko, eta ez egoteko gau guztia reggaetoia entzuten”. 

Prezioak, gora
Hori alde batera utzita, gainerako egitarauak aurreko urteetakoaren itxura berdintsua du: goizean azoka egongo da, baserrietako sagardo dastaketa gero, sagardo dastaketa orokorra ondoren, eta jai txosna azkenik. Haatik, bada herritarrek sumatuko duten eguneraketa bat: prezioena. “Prezio guztiak gora doaz, eta ezinezkoa da azken urteetan izan dugun prezio berbera mantentzea”. Biharkoan, hortaz, sei euro ordaindu beharko ditu basoa eta pintxoa nahi dituenak, eta pintxoa errepikatu nahi duenak euro bat eta erdi ordaindu beharko du, aldiko. 

Goizean, 10:00etan hasita, ekoizle eta artisauen azoka egongo da plazan hamahiru postuk osatuta. Postua jartzeko eskaera dezente izan direla gehitu du Riberak, baina azaldu “zoritxarrez” ez dagoela denetarako lekurik. “Sagardo postuak egoten dira, omenduari txapela jartzeko egitura bat ere muntatzen dugu, eta artisau eta ekoizle postuak plazaren bueltan jartzen ditugunez, ez da marjina handirik egoten”. 

Arratsaldeko dastaketan bederatzi “sagardotegi industrialetako” sagardoa izango dute, eta gehienak aurrez Oiartzunen egondakoak badira ere, Altuna sagardotegiak lehenengoz bisitatuko du Done Eztebe plaza. 

Omendua ere izan du hizpide Riberak, baina ez du zehaztapen handirik esan, omenduak, pluralean izan daitekeenaren aukera dagoela baino ez du aurreratu. Ohi moduan, hori bai, herrigintzan aritu den edota herriari ekarpenen bat egin dion norbait omenduko dute. 

Tartean, alabaina, haur jolasak eta txokolatada egongo dira Abaraxkaren eta Kabitxoren eskutik. Abaraxkako Nekane eta Kabitxoko Asierren artean antolatzen dute herriko txikienei zuzendutako jarduera, eta pozik agertu da Ribera horren inguruan mintzatzean. “Eskertzeko modukoa da haurrek beraien txokolatada eta beraien festaz gozatzeko aukera izatea. Zoriontzeko moduko lana egiten dute”, jarraitu du. 

Hitz politak ditu oiartzuarrak Sagardo Egunarentzat, baina ez horrenbeste haren etorkizunarentzat. “Gaur egun zail daude gauzak. Gazteek ez dute atzetik bultzatzen eta gaudenak urte asko daramatzagu honetan. Oro har, urtetik urtera gehiago kostatzen da horrelako egitarauak antolatzea; boluntario falta dago”. Hala ere, esperantza hitzekin amaitu du hitzartzea Riberak. “Ez dago bultzadarik atzetik, baina ziur egingo dugula zerbait hurrengo urtean ere bai”.

XXXIV. Sagardo eguna

  • 10:00 – 14:00. Ekoizle eta artisau azoka, Done Eztebe plazan.

  • 12:00 – 14:00. Herriko sagardo dastaketa, Done Eztebe plazan. 

  • 17:00. Haur jolasak eta txokolatada, Euskal Herria plazan. 

  • 18:00. Sagardo dastaketa,  Done Eztebe plazan.

  • 20:30. Txosna, euskal musikarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.