
Tiroak Ertzaintzak egin ditu airera Lopenen, ihesean ari zen ustezko droga trafikatzailea geldiarazteko.

Asteburuan jokatuko dituzte azken finalerdiak, eta finalak, berriz, hilaren 14an. Finalean ez da bikote oiartzuarrik ariko.

Ezinbestekoa jo du pentsiodunen mugimenduak alderdi politikoek presioa senti dezaten, "soldata eta pentsio duinak berma ditzagun pertsona guztientzat".

Naturarekiko lotura eta kontzientzia sustatzeko antolatu zuten Aiako Harriko Parke Naturaleko Eguna. Aritxulegin izan zen ospakizuna.

Agintaldiaren lehen erdia eginda, lehen bi urteen balorazioa egin du herriko koalizio subiranistak. Parez pare dituzten erronkak azaldu eta bigarren erdirako dituzten konpromisoak berretsi dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak sinatu dute gaur bertan topoaren ibilbidearen integrazioaren gaineko protokoloa.

Azpeitiaren aurka jokatu dute asteburuan oiartzuarrek, eta 1-2 irabazi dute. Oiartzunen izango da bigarren jardunaldia, hilaren 8an –igandea–.

100 metroko proban ezarri ditu errekorrak, 10.29 segundoko denborarekin. Bi astez jarraian hautsi ditu errekorrak gazteak.

Illunbe akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du larunbatean 20:00etan.

Asteburuan jokatu du Miren Taberna OKE taldeak bigarren mailako finala Altza la Terraza taldearen aurka, eta 4 eta 6 galdu dute partida.

Antikoagulatutako Pertsonen Euskal Elkarteko erizain kolaboratzaile batek gidatuko du hilaren 9ko saioa. Landetxen izango da hitzordua.

Hilaren 6an izango da emanaldietan lehena, ostiralean, eta kontzertu dantzaldia antolatu du Xabier Olaskoaga plazan 18:00etan hasita.

Sozialistek udal gobernuaren agintaldi erdiko balorazio kritikoa egin dute. "Ekintza eza, anbizio falta eta proiektu eraldatzaile eza" leporatu dizkiote.

PPAk arrantza lonjaren eraikinean dagoen 528 metro koadroko lokal bat ostalaritza zerbitzuetarako egokituko du, eta hasi ditu jada hura egokitzeko lanak.

Illunbe Otxotea Bonantza basilikan izango da etzi, 20:00etan. Otxotea Pasaiako Musika Eskolako ikasleek osatzen dute.

Gorengo Mailari eusteko kanporaketako itzuliko partida 2-0 irabazi zuen Allerruk, eta beraz, beste sasoi batez eutsiko dio kategoria horri.