Akordeoiak Madalenaren ermitan
Illunbe akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du larunbatean 20:00etan.
Illunbe akordeoi Orkestra. Illunbe akordeoi orkestrak emanaldia eskainiko du larunbatean Madalenaren ermitan. Pasaiako Musika Eskolari lotutako orkestra 1985ean sortu zen, eta aurten ari da 40. urteurrena ospatzen. kontzertu ugari eskaini ditu orkestra horrek eta beti, publikoaren harrera beroa jaso du. Hainbat sari ere eskuratu ditu.
Hamasei laguez osatuta dago taldea gaur egun, eta izenak azaltzen duen moduan, akordeoia da instrumentu nagusia. akordeoiak ahotsetan banatuta daude eta akordeoi elektroniko bat eta baxu elektriko batek osatzen dute orkestra, perkusiorako beharrezkoak diren tresnekin batera..
Kontzertuan entzungo den akordeoi klasikoak beste instrumentu batzuen antzeko soinuak sortzeko gaitasuna duela azaldu du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur elkarteak, horiek dira kontzertuaren antolatzaileak, “biolina, biola, klarinetearen… soinuak sortzeko gaitasuna du. Errepertorioari dagokionean Joxse Juan Zubillaga zuzendariak egindako egokitzapenekin osatua da.
“Larunbatekoa, askotariko estilo musikalen barrena egindako musika bidaia izango da”, azaldu dute antolatzaileek. Horrela, zinema musikatik hasi, eta tango, klasiko, eta abentura doinuak entzuteko aukera izango da.
