Kontzertu dantzaldia, dianak eta gehiago, Udal Txistulari Taldearen eskutik
Hilaren 6an izango da emanaldietan lehena, ostiralean, eta kontzertu dantzaldia antolatu du Xabier Olaskoaga plazan 18:00etan hasita.
Errenteriako Udal Txistulariak
Ekainean ere ez dira faltako txistu doinuak. Hilabete honetarako ondu dituen emanaldiak zabaldu ditu Udal Txistulari Taldeak. Hilaren 6an izango da emanaldietan lehena, ostiralean, eta kontzertu dantzaldia antolatu du Xabier Olaskoaga plazan 18:00etan hasita. Bertan kalejirak, orripekoak, arin-arin, eta muxikoak dantzatzeko aukera eskainiko du, besteak beste.
Hilaren 22an, berriz, kale animazioa izango da. Galtzarabordan hasiko dute diana 09:00etan eta hura bukatuta, Fanderiara joango dira auzoko kaleak girotzera 10:30etik aurrera.
Hileko azken hitzordua hilaren 23an, San Juan bezperarekin batera. Herri Arte Eskolako euskal dantzako ikasleek dantzatuko duten soka dantza musikatuko du Udal Txistulari Taldeak 19:00etan hasita Herriko Plazan eta 20:00etan Pontikan.
