Gorenean jarraituko du Allerruk
Gorengo Mailari eusteko kanporaketako itzuliko partida 2-0 irabazi zuen Allerruk, eta beraz, beste sasoi batez eutsiko dio kategoria horri.
Allerruko kideak, larunbatean, ospakizun betean.Allerru KE Sasoi bukaera iskanbilatsua izan du Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak. Ligan pattal ibili, eta Gorengo Mailari eusteko playout edo kanporaketa jokatu behar izan du Segura Aizkorri taldearen kontra. Goierri aldeko joaneko partidan 0-0koa izan zen; larunbatean, Plazetan, 2-0 irabazi zuten zuri-berdeek. Beraz, beste urte batez mailari eutsi dio talde lezoarrak.
Herritarren babesa eskatu zuen Allerruk, animoak behar zituztelako jokalariek sasoiko azken partida erabakigarri horri ekiteko. Hala izan zen, eta zelaiko lan onak harmailetan erantzuna izan zuen. Estu, baina eutsi dio taldeak mailari; ez da gutxi. Orain, ospakizunerako tartea zabalik da. Ziur larunbatean ere festatxoa egin zutela jokalariek.
