Gazte Eguneko ordainketa transferentzia bidez egiteko azken eguna, gaurkoa
Transferentzia bidez ordaintzeko azken eguna gaur –hilak 3– bada ere, eskuz ordaindu daiteke ostiraleko bilera irekian.
Biyurrienea hasi da apurka-apurka sare sozialen bidez aurtengo Gazte Egunaren inguruko zenbait informazio zabaltzen; hala nola, otorduen edota elastikoen prezioak. Alabaina, horiek transferentzia bidez ordaintzeko azken eguna gaur –hilak 3– da, nahiz eta eskuz ostiraleko bilera irekian ordaintzeko aukera dagoen.
Honakoak dira gazte eguneko aukerak:
- Elastikoa: 12 euro.
- Zapia: 3 euro.
- Elastikoa eta zapia: 15 euro.
- Elastikoa eta otordua: 25 euro.
- Elastikoa, zapia eta otordua: 28 euro.
Transferentzia ES87 3035 0126 60 1260061323 kontu zenbakira egin behar da, eta kontzeptu bezala formularioa betetzean jarritako arduraduna eta eskatutako elastiko kopurua zehaztu behar dira.
Antolatzaileek ordainketa transferentzia bidez egitea lehenesten badute ere, ostiraleko bilera irekian ordaindu daiteke dirua justu eramanda.
