Gazteek arraunean trebatzeko aukera izango dute bihar
Eskubidean planaren baitan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraunean aritzeko aukera izango dute hilaren 5ean, 17:00etan. Topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.

Eskubidean planaren baitan, haur eta nerabeek haiei begirako aisialdi ekintzak antolatzen dihardute, Pasaiako udal zerbitzuekin elkarlanean. Oraingoan, 8 eta 12 urte arteko ludoteketako haurrek arraun ikastaro bat egingo dute bihar (hilak 5, osteguna) Pasaiako badian, 17:00etatik 19:00etara. Arraunean trebatzeko topaketa Donibaneko Koxtape arraun klubean izango da, doan.