Gerraren eta faxismoaren gorakadaren inguruan hausnartuko du Oarsoaldeko GKSk
Oarsoaldeko GKSk egun osoko egitaraua antolatu du hilaren 7rako –larunbata–. Oiartzunen izango da hitzordua, Elizalde Herri Eskolan, 12:30ean hasita.
Oarsoaldeko GKSk egindako beste hitzaldi bateko irudi bat. Instagram: @gks_oarsoaldea Oarsoaldeko GKSk sare sozialen bidez jakinarazi duenez, gerra inperialista eta faxismoaren gorakada lantzeko hitzaldia antolatu dute larunbaterako –hilak 7–.
Egitaraua 12:30ean hasiko da hitzaldiarekin, eta bazkaria izango dute gero. Azkenik, 17:30ean, boxeo ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da Elizalde Herri Eskolan.
