Karmele Mitxelenak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria
'Benetako zirkua' nobela laburrarekin irabazi du Karmele Mitxelena oiartzuarrak saria. 2022an ere irabazi zuen sari hori.
Karmele Mitxelena oiartzuarrak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortutako saria da, eta Mitxelenaren Benetako zirkua nobela laburrarekin irabazi du. Ondorioz, Elkarrek eleberria argitaratzeaz gain, 4.000 euroko ordainsaria lortu du.
Sariketaren aurtengo ediziora zazpi lan aurkeztu dituzte orotara, eta oiartzuarrarena hautatu du epaimahaiak. Eleberri laburra da Mitxelenarena, eta herri txiki batera zirku italiar bat iristean bertako haur talde batengan piztuko diren sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko ditu “samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin”.
Mitxelenak 2022an ere irabazi zuen Mikel Zarate saria Marrubizko uda eleberriarekin.
