Ostiralean egingo dute Gazte Eguneko bilera irekia
Elizaldeko frontoian egingo dute hilaren 6ko bilera irekia. 18:00etan izango da saioa. Gazte Eguneko ordainketa egin daiteke bertan.
Biyurrieneak jakitera eman duenez, etzi –ostirala, hilak 6– egingo dute Gazte Eguneko bilera irekia. 18:00etan izango da, Elizaldeko frontoian.
Bilera horretan, bestalde, Gazte Eguneko ordainketa eskuz egiteko aukera izango da; dirua justu eraman behar da hitzordura.
Honakoak dira Gazte Eguneko aukerak:
- Elastikoa: 12 euro.
- Zapia: 3 euro.
- Elastikoa eta zapia: 15 euro.
- Elastikoa eta otordua: 25 euro.
- Elastikoa, zapia eta otordua: 28 euro.
