Oiartzun ibaiaren azterketa egiteko tailerra, Fanderiako Errotarekin
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburuan zabalik izango da errota eta martxan ikusteko aukera izango da.
Fanderiako Errotaren barrualdea. Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako ere antolatu ditu jarduerak. Ohi bezala zabalik izango da asteburuan 10:30etik 14:00etara hileko bigarren asteburua izanik, eta horren barruan haren historia ezagutu eta martxan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Ekintza berezia berriz, hilaren 14an, larunbatarekin egingo du errotak familiei begira. Oiartzun ibaia aztertuko dute Fanderia inguruan. Bertako landaretza eta fauna ezagutzearekin batera, ibaiaren egoera ere ezagutzeko abagunea iznago dute. Tailerra, 10:30etik 12:30era egingo dute, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deituta, edo turismo bulegoaren posta elektroniko helbidera mezua bidalita (klik hemen). Posta elektroniko helbide honen bidez ere egin daiteke izena ematea (klik hemen).
