
Hasi da Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren ekitaldia, aurten ere, arrakastaz. Gure Zumardiko lehen emanaldietan izan da HITZA.

Udalak topoaren integraziorako egin duen proposamenaren harira oso kritiko azaldu da PSE-EE, eta udalean ordezkatuta dauden lau talde politikok babestu duten proposamenari "bermerik" ez izatea egotzi dio.

Lezoko Udalak eta Añarbek hitzarmena sinatu dute gaur. Altamirako saneamendu sistema berritzeaz gain, beste hainbat lan egingo dituzte herrian.

Udala, Azti eta Euskalmet uholde arriskuari aurrea hartzeko proiektu bat lantzen hasi dira. Udalak herritarrei dei egin die, informazioa bidal dezaten.

Bi asteburutan ospatuko dituzte Ergoiengo jaiak, zehazki, hilaren 7tik 15era. Egitaraua argitaratu dute dagoeneko.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute iganderako –hilak 8–, Donostiako Udaletxe aurrean.

Kezka azaldu du kontrolik gabeko gero eta txabola eta baratze gehiago ari direlako ezartzen landa eremuan.

Azpeitiaren aurka jokatuko du Oiartzunek, eta partidak Madalensoron izango dira, 17:00etan hasita. Lehen jardunaldian 1 -2 irabazi zuten oiartzuarrek.

Finalerdietan Debaren kontra irabazita, finala jokatuko dute larunbatean, hilak7, Andoainen kontra Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.

Elkartasunaren Motorra jaialdia egingo dute eta horren harira egingo dituzte aldaketak egun osoan.

Aitziber Eguskizak gidatuko du eta gorputzarekin konektatu eta ahalduntze lana egin nahi duten emakumeei begirakoa da.

Pasaiako Udalak abiatu du jada Xabier Portugal-Altamira Puente Pasaia Hiria Olerki lehiaketa. Lanak uztailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Materren erakusketa Kultur Etxean bisitatu ahal izango da, hilaren 9tik 15era bitartean. Itsasoa babesteko Pasaiako haurrek sortutako mezu inspiratzaileak izango dira ikusgai.

Trintxer elkarteak eta udalak argazki lehiaketaren III. ekitaldia egingo dute hilaren 8an Trintxerpen, 09:00etatik 14:00etara.

Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburuan zabalik izango da errota eta martxan ikusteko aukera izango da.

Asteartean, ekainaren 10ean, izango da tailerra Arramendiko Baratze Parkean.

Hilaren 14an –larunbata– izango dira partidak Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etan hasita. Orotara hiru partida izango dira.