Oiartzune KEren 50. urteurrena ospatzeko, beteranoen partidak
Hilaren 14an –larunbata– izango dira partidak Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etan hasita. Orotara hiru partida izango dira.

Oiartzun Kirol Elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta horretarako zenbait ekitaldi ari dira antolatzen. Hurrengo ekitaldia zein izango den ere jakinarazi dute: beteranoen futbol partidak.
Hilaren 14an –larunbata da– izango dira hiru partidak Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etan hasita.
Hona hemen eguneko egitaraua:
- Gizonezkoen beteranoak. 12:00.
- Oiartzun KE- Real Sociedad
- Kirol inklusiboa. 17:00.
- Mindara elkartea.
- Emakumezko beteranoak. 18:00.
- Oiartzun KE – Oiartzun KE.