'Bio eta Zabor' erakusketa, ikusgai Antxon
Materren erakusketa Kultur Etxean bisitatu ahal izango da, hilaren 9tik 15era bitartean. Itsasoa babesteko Pasaiako haurrek sortutako mezu inspiratzaileak izango dira ikusgai.

Materrek Bio eta Zabor izeneko erakusketa antolatu du Antxoko Kultur Etxean, hilaren 9tik 15era bitartean. Erakusketan itsasoa babesteko Pasaiako haurrek sortutako mezu inspiratzaileak izango dira ikusgai, Bio eta Zabor erraldoiekin batera. Materren proposamena honako ordutegian bisitatu ahal izango da: hilaren 9tik 13ra, 17:00etatik 19:00etara, eta hilaren 14tik 15era, 12:00etatik 14:00etara.