Igandean jokatuko dituzte herriarteko txapelketako final laurdenak
Azpeitiaren aurka jokatuko du Oiartzunek, eta partidak Madalensoron izango dira, 17:00etan hasita. Lehen jardunaldian 1 -2 irabazi zuten oiartzuarrek.

Herriarteko txapelketa aurrera doa apurka-apurka, eta Oiartzunen txanda ere iritsi da. Pasa den astean jokatu zituzten oiartzuarrek txapelketako lehen partidak, eta oraingoan ere Azpeitiaren aurka lehiatu beharko badira ere, etxean ariko dira.
Aurreko astean 1 – 2 irabazi zuen Oiartzunek.
Hilaren 8an –igandea– izango dira partidak, Madalensoron, 17:00etan hasita, eta herritarrei animatzera joateko deia egin diete klubetik.
Alabaina, Oiarpek jakinarazi du taberna jarriko dutela partidek irauten duten bitartean.