Trafiko aldaketak larunbatean, Erdialdean
Elkartasunaren Motorra jaialdia egingo dute eta horren harira egingo dituzte aldaketak egun osoan.
Elkartasunaren Motorra jaialdia egingo dute larunbatean, hilak 7, eta horren harira, trafikoarentzako moztu eta ibilgailuz hustu beharko da ekitaldiaren esparrua: Biteri kalea 36 (Amets taberna) – Alfonso XI – Morronguilleta kalea 6 (Koldo Mitxelena plazaren sarrera) – Maria de Lezo Xenpelar kaletik Andoni Kortaraino – Xenpelar kalea – Foru plaza – Goiko kalea (Alhondigako parkinaren gaineko aparkalekuak eta Astotokia).
Debekatuta egongo da aparkatzea hilaren 6ko (ostirala) 22:00etatik hilaren 7ko (larunbata) 21:00ak arte honako leku hauetan: Maria de Lezo kalean, Xenpelar kaletik Andoni Korta kaleraino, Xenpelar kalean, Foru plazan eta Goiko kalean (Alhondigako parkinaren gaineko aparkalekuak eta Astotokia).
Zirkulazioa moztuko da eragindako gunean goizeko 07:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Garraio publikoari dagokionean, Xenpelar eta Morronguilletako autobus geltokiak Tullera aldatuko dira egun horretan. Aldaketa horrek U5, U6, U7, U11, U22 eta U33 lineei eragingo die.
