Hamasei etxebizitza gehiago eraikiko dituzte Altzaten
Aho batez onartu du udalbatzak amaitzeko azkeneko bilkuran, gobernu taldearen proposamena.
Emakume bat Iztieta-Ondartxoko zubia pasatzen, Altzate auzoko etxe berriak atzean dituela.Imanol Saiz Gomez de Segura Hamasei etxebizitza gehiago eraikiko dituzte Altzate auzoan. Errenteriako Udalak aho batez onartu du gobernu taldearen proposamena azken plenoan, eta horrek, eraikigarritasuna handituko du lursail gehiago okupatu gabe. Altzate auzo berriaren azken fasean bi eraikin berri eraikitzea aurreikusita dago; batak 39 etxebizitza libre izango ditu, eta beste hainbeste beste eraikinak, baina babes publikokoak.
Azken faseko bi eraikin horiei, 16 etxebizitza gehitu dizkiote orain: 9 babes publikokoak, eta 7 pribatuak.
Etxebizitza parkea handituko dela horren ondorioz azaldu du udalak, “bai pribatua, bai publikoa, eta udalerria eremu tentsionatu izendatzeko egindako Etxebizitzaren Udal planean jasotako ekintza ildoetako bat da etxebizitza parkea handitzea”.
