
Hasi berri dira 2025eko Mendekoste Jaiak. Zabarrek eta Maria Labaienek eman diete lehen ufada igandean bukatuko diren festei.

Hilaren 21ean izango da San Joan kaleko jaia. Hala ere, aurreko egunetarako zenbait ekintza antolatu dituzte.

Aho batez onartu du udalbatzak amaitzeko azkeneko bilkuran, gobernu taldearen proposamena.

Hilaren 23an, urtero moduan Su Gaua antolatu du Gaztañoko jai batzordeak, ondu duen egitarauaren berri aurrerago emango duela jakinarazi du.

Pasaiak aurre egin beharreko hainbat arazo zerrendatu ditu PSE-EEk: "etxebizitza, egoera soziolaborala, ekipamendu beharra, aldaketa klimatikoa, finantzaketa eta garapen ekonomikoa", besteak beste. Haatik, Udal Gobernuak pasaitarren beharren alde lan egin ordez, soilik "bere interes identitarioen" alde egiten duela salatu dute.

Droga trafikoaren kontrako asteleheneko polizia operazioan atxilotutako hiru kideak atzo pasa ziren epailearen aurretik, eta hark espetxeratze agindua eman zuen.

Elkartasun Motorrak elkartasun jaia egingo dute bihar, larunbata, goizetik arratsera. Ibilgailu erakusketa, musika, eta kirola eskutik, Juneren Hegoak eta Aesmowi elkarteen alde.

Gaurtik –hilak 6– igandera –hilak 8– hainbat partida jokatuko dituzte Oiarpeko kirolariek. Tartean, Herriarteko txapelketako partidak ere izango dituzte.

Bihar zabalduko du Jantziaren Zentroak doako erakusketa berria beheko solairuan.

Martxan da Pasaiako Dantza Festibalaren VII. ekitaldia. Aurtengoa indartsu lurreratu da Antxon, 17 emanaldirekin. Jarduera guztiak kalean eta doan izango dira.

Igandean jokatuko da Bermeon txapelketa. Bihar, berriz, emakumeen eta gizonen bandera izango da jokoan Lekeition.

1545 argitaletxearen gune berria da Post-etxea, eta Manuel Lekuona etorbideko 2. zenbakiaren atzealdean dago espazioa.

Babeslekuak herritarrei aurkezteko lau parte hartze saio egin ondotik, beste lau antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Hemeretzi babeslekuetatik zortzi udal eraikinetan daude eta bederatzi kanpoan kokatuak.

Hilaren 10ean, asteartean, izango da Oiartzungo gizon foroaren hurrengo hitzordua. 18:00etan izango da, pleno aretoan.

Bihar (larunbata) jokatuko dira Arkirunen txapelketaren finalak. Goizez gazteenen partidak izango dira, arratsaldez helduagoenak.

Gaur arratsaldean hasiko dira Kaputxinoak auzoko festak, eta igandera arte egitarau zabala antolatu dute.

Gure Zumardiaren diseinurako parte hartze prozesuan izandako emaitzak aurkezteko hilaren 11n, 19:00etan, Antxoko elizan.

Gora Herriak jaialdiaren azken jai handia izango da bihar. Hori dela eta, Lezobide kalea itxia egongo da 11:00etatik 00:00etara.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.