Kaputxinoetako txupina, eztanda egiteko prest
Gaur arratsaldean hasiko dira Kaputxinoak auzoko festak, eta igandera arte egitarau zabala antolatu dute.
Zain dira Kaputxinoak auzoko bizilagunak txupinak eztanda egin dezan jai giroan murgiltzeko. 18:00etan izango da hori, eta Ramon Gonzalez Montxok piztuko du, Gamon ikastetxeko jolastokian egingo duten konfeti festak lagunduta. Jai batzordeak egitarau zabala ondu du aurten ere, ostiraletik igandera, auzotar guztiei begira.
Pintxo potea, buruhandiak, txapelketak, musika emanaldiak, herri bazkaria, apar festa… askotariko egitaraua, auzotar eta bertaratzen diren guztiei erantzuteko modukoa. Jai batzordeak parte hartu eta jaiekin gozatzera deitu ditu auzotarrak.
Jaietako egitaraua
Gaur, ostirala
- 18:00. Txupinazoa jaien hasiera iragartzeko Ramon Gonzalez, Montxoren eskutik, eta konfeti festa Cristobal Gamon ikastetxeko jolastokian.
- 18:00-19:30. Pintxo potea alaitasuna elkartearen txosnan.
- 18:30. Buruhandiak auzoan zehar Fuentepelayo plazatik aterata.
- 19:00. Futbolin lehiaketa Trebe kafetegian.
- 19:00-21:00. Pintxo pote berezia Avenida tabernan.
- 19:30. Haurrentzako askaria Lapurdiko pizzak, Pizza sprint eta telepizzaren eskutik. Sorgintxulo 1-3-5 aurrean.
- 19:30-21:00. Pintxo pote berezia Sorgintxulo tabernan.
- 20:00. Erdi aroko ezpatekin erakusketa, goiko patioan.
- 21:00. Leticia Sabaterren emanaldia, alaitasunak antolatuta, Fuentepelayo plazan.
- 22:30. karaokea Eraña tabernan.
- 23:00. Disko festa DJekin Gamon Ikastetxeko patioan.
Bihar, larunbata
- 10:00. Miriam Corrionero artistaren margolanen erakusketa eta salmenta, Trebe kafetegian.
- 12:00. Buruhandiak.
- 12:00. Barbakoa Mari tabernan.
- 12:15. Buruhandi txikiak Fuentepelayo plazan.
- 12:30. Oliver eta Liubaren magia ikuskizuna Gamon eskolaren patioan.
- 13:30. Pintxo eta tortilla txapelketa.
- 14:00. Herri bazkaria Eraña tabernan
- 14:00. Barbakoa Sorgintxulo tabernan.
- 17:30: Mus txapelketa Avenida tabernan; Toka eta Bote txapelketa Trebe kafetegian.
- 18:00-19:30. Orereta Rugby taldeak antolatuta kate jolasa.
- 18:00. Arabiar dastaketa gastronomikoa eta henna tailerra, Gamon ikastetxeko jolastokian. Bingo Solidarioa Alaitasuna elkartearen txosnan. Iraultza Valero Tijerok idatzitakoUna misma historia liburuaren aurkezpena.
- 19:00. txokolate jatea elkartean haurrentzako. Parrillada Alaitasuna elkartearen txosnan.
- 19:00-23:00. Tardeo DJ eta musika zuzenean Sorgintxulo tabernan.
- 21:00-22:00. Musika Aitor Alaña DJarekin, Gamon ikastetxean.
- 22:00. Kaputxinoak auzoko danborrada.
- 22:30. DJ Eraña tabernan.
- 23:00. Festa DJarekin Avenida tabernan.
- 23:45. Zezen suzkoa.
- 00:00. Dantzaldia Yatagan Orkestrarekin Gamon ikastetxeko patioan.
Etzi, igandea
- 10:30-13:00. Puzgarriak doan Mari tabernaren ondoan.
- 12:00. Punteria jolasak. Barbakoa Mari tabernan.
- 12:30. Pasai txaranga auzoan zehar. Bingo berezia Sorgintxulo tabernan.
- 14:00. Herri bazkaria Alaitasun elkartearen laguntzarekin Gamon ikastetxeko patioan. Barbakoa Avenida tabernan.
- 15:00. Barbakoa Sorgintxulo tabernan (talde itxia).
- 18:00. Apar festa eskolako patioan.
- 19:00. Traka eta jaien amaiera.
