Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Agintaldi erdira iritsita, "Gobernuaren norabide falta" gaitzetsi du PSE-EEk

Pasaiak aurre egin beharreko hainbat arazo zerrendatu ditu PSE-EEk: "etxebizitza, egoera soziolaborala, ekipamendu beharra, aldaketa klimatikoa, finantzaketa eta garapen ekonomikoa", besteak beste. Haatik, Udal Gobernuak pasaitarren beharren alde lan egin ordez, soilik "bere interes identitarioen" alde egiten duela salatu dute.

Oier Iriarte Arrondo
Pasaia
2025/06/06

2023ko herri hauteskundeetatik bi urte igarota, Pasaiako Udal Gobernuaren agintaldi erdiaren balorazioa du PSE-EEk. EH Bildu eta Podemosek osatutako Gobernuaren jardunarekin oso kritiko agertu dira Lore Suarez, Miguel Angel Crespo eta Jokin Babaze sozialistak. Izan ere, Udalak “ez daki udalerriarentzat gobernu proiektu indartsu eta fidagarri bat izateko erantzukizuna bere gain hartzen, etorkizuna eraikiko duen proiektu bat, eta horrek egoera tamalgarria eta etsigarria izatea eragin du”.

Suarezen arabera, 2023an sozialistek Udal Gobernua utzi zutenean “Pasaia azken hamarkadetako egoera hoberenean utzi zuten”, finantzaketa “ona” eta akordio instituzional “sendoak” zituela. Haatik, “egungo egoera oso urrun” dagoela deitoratu dute, Teo Alberro alkatearen eta Gobernua babesten duten udal taldeen erantzukizunez. “Proiektuak” eta “lidergoa” alde batera utzi eta bere denbora “Udalaren sareetan presentzia publiko handia” izaten igarotzea leporatu diote: “argazki asko, baina gure herriaren erradiografia negargarria eta tristea da”.

Gaur egun Pasaiak hainbat arazori aurre egin behar diola azaldu dute Udal Talde Sozialistako ordezkariek: “etxebizitza, egoera soziolaborala, ekipamendu beharra, aldaketa klimatikoa, finantzaketa eta garapen ekonomikoa”, besteak beste. Baina, Udalak “elkarrizketarako, entzuteko, eta adostasunak sustatzeko” jarrera duela adierazi arren, proposatutako edozein planteamenduri “uko” egiten diotela deitoratu dute.

Etxebizitzari dagokionez, Izarra eta Luzuriagako etxebizitza proiektuak bertan behera gelditu direla jakinarazi du Suarezek, baita Donibaneko etxe zaharretako etxebizitzak garatzea ere. “Pasaia inguruko udalerri guztiak tentsiopeko eremu  izendatzeko” lanekin hasiak egon arren, Pasaiak oraindik ez duela eskaera egin salatu dute. Diagnostikoa egiten bederatzi hilabete eman ondoren, oraindik “ez dakite plana zein izango den”, ezta zein epe izango duen ere ez. Herriak duen etxebizitzaren arazoa konpontzeko “etxebizitzaren prezioa kontrolatzeko lanez” gain, “ahal den tokietan etxebizitzak eraikitzeko proiektuak” sustatu behar dira. Erritmo honetan jarraituz gero, agintaldi bukaerarako oraindik etxebizitzarekiko “ez dela ezer egingo” aurreikusten dute.

Bestetik, “nahikotasun ekonomikoa bermatzeko anbizio” falta gaitzetsi dute. Udalak 2024an “Pasaiaren historiako aurrekontu handiena” izateagatik harrotasuna erakutsi arren, aurrekontua xahutzeko gaitasunik ez zutela izan jakinarazi dute sozialistek. Hala ere, “herritarren zergek igotzen jarraitzen dute”. “Udalerriaren ekonomiaren arloko interesen lidergo eta defentsa argia” eskatzen dute.

Pasaiako portuaren eta Udalaren arteko harremana ere ez zaie egokia iruditzen PSE-EEko kideei. Harremana lideratatzeari “uko” egin, eta Alberrok portuarekiko harremanaren lidergoa Errenteriako alkateari eman izana salatu dute, “Pasaiari dagokionean”. Hala, portuaren eta Pasaiaren arteko “bizikidetza” eta “bizilagunentzako espazioen bidezko erabilera” bermatuko dituen espazioak eskatu dituzte.

Gizarte zerbitzu publikoen galeragatik kezkatuak agertu dira, horren adibide “haurtzaindegiaren galera”. Ez dute ikusten Udalak aparkalekuaren arazoari konponbiderik emateko behar bezalako jarrerarik dutenik, eta argi utzi dute horretarako aterabidea “aparkaleku berriak sortzea” dela. “Kultur eredu anitz eta konprometitu” falta ikusten dute, eta ez dakite oraindik Ziriza eraikinak zein erabilera izango duten. Kultura politikak ez direla “herriko jaiak antolatzea” eta “gertakarien agenda” osatzea soilik oroitarazi dute, baizik eta “balore partekatuei buruzko hausnarketa bultzatuko duten jarduera eta politika anitz eta kolektiboak bultzatzea”. Gainera, mantentze lanetarako “geroz eta baliabide gutxiago jartzen” direla adierazi dute, gune publikoen “garbiketa” eta “zaintza” alde batera utziz. Azkenik, langabezi datuengatik kezka adierazi dute, “azken urteetan baino erritmo motelagoan jaisten ari baita”.

Hala, Udal Gobernuaren “norabide falta” salatu dute. EH Bilduk herritarren “beharrak babestu” ordez, “interes identitarioen” alde lan egiten dutela iruditzen zaie sozialistei, eta Podemosek “herritarrek eman dizkioten bozkak horrela oparitu izana” deitoratu dute. EAJren oposizioko jarrera ere gaitzetsi dute, Udal Gobernuaren jarreraren aurrean alternatibak proposatu ordez, Udalaren akatsek hurrengo hauteskundeetako emaitzak izateko zain baitaude. PSE-EE, ordea, “alternatiba sinesgarri eta fidagarri bakarra” dela deritzote; hortaz, lanean jarraituko dute, “proposamenak mahai gainean jarriz, gure lehentasuna pertsona guztien beharrak direlako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.