Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lehenak, piratenak, eta guztiz bukatuko ez direnak

Gaur (ostirala) hasiko dira Mendekoste Festak, 30 ekitalditik gorako zerrendarekin. Zabarrek eta Maria Labaienek 17:45ean jasoko dute herriaren harrera kaian.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/06/06

Hiru berezitasun dituzte gaur (ostirala) hasiko diren Lezoko Mendekoste Jaiek. Lehena da Zabarre piratak eta Maria Labaien sagardogileak izaera berezia ematen dietela; bigarrena, eta Oarso Bidasoko auzoetan jada egin diren festa guztiekiko errespetu osoz, bi eskualdeetako lehen jai handiak direla; eta hirugarrena da igandean bukatuko direla, baina ez guztiz. Izan ere, Lezoko udaberriko festa aroak hilaren 14an jarraituko du Euskal Jaiarekin. 

Gaur goizean bertan ikastetxeetako haurrak izan dira Lezo pirata giroaz blaitzen.

Lezoarrek presta ditzatela pirata jantziak. Haur, gazte edo heldu; denek itsasoko gaizkile (hala definitzen dute pirata hiztegiek) itxura har dezatela, mendekosteak onbidean joan daitezen. Deialdi hori egin du Jai Batzordeak. Izan ere, Zabarre Taldearen lanari esker eskualdean sona berezia lortu dute festek, eta izaera hori indartze aldera egin dute deialdia. Gaurtik, igandera arte. 17:45ean iritsiko dira gaur Lezoko kaira Zabarre nahiz Maria Labaien, eta haien harrera piratatsua izatea desio dute egitaraua ondu duten batzordekideek eta udalak. 19:00etan izango dira alkate txikien partetik pregoiaren irakurketa, eta txupinaren jaurtiketa.

Handik aurrera 30etik gora ekitaldi daude jasota mendekosteen egitarau ofizialean (horiek guztiak oarsoaldea.hitza.eus webgunean ikus daitezke); egitarau ez ofizialean, edo behintzat idatzita ez dagoenean, herritarrek sortuko duten giroa izango da nagusi. Esker mezua izan du udalak Jon Legorburu Kultura zinegotziaren bidez, aitortza egin die hark festen antolaketan dabiltzanei: «Jai polit batzuk nahi ditugu. 30 ekitalditik gora izango dituzte mendekosteek Jai Batzordeak egin duen lanagatik. Eskerrak eman nahi dizkiet».

Jai ederrak izan daitezen ezinbestekoa izango da herritarren parte hartzea, beti errespetutik, herria zaintzetik, eta euskaratik. Jarraian, egitarau osoa.

Ekainak 6, ostirala

  • 17:45. Zabarreri eta Maria Labaieni ongietorria kaian.
  • 19:00. Zabarre eta Maria Labaien udaletxera iritsiko dira. Pirata txikien pregoiaren irakurketarekin hasiko dira mendekosteak, eta ondoren, Murixkako dantzariek Agurra eskainiko dute. Jarraian, buruhandi eta erraldoien kalejira, bahiz karro-poteoaren irteera.
  • 21:00. Herri afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan.

Ekainak 7, larunbata

  • 09:00. Dultzaineroen diana.
  • 11:00. Goiko Plazan, toka, igel eta bote jokoak.
  • 11:00. Josetxo Etxandi pilotalekuan, Arkirun Klubeko eskolako Benjamin, Kimu eta Haur mailakoen finalak.
  • 12:00. XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 12:30. Bekoerrota kiroldegitik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 13:00. Gurutze Santuaren plazan, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren eta Lezoko Dantzazaleen ikuskizuna.
  • 16:30. Tiñelun, truk txapelketa (izen emateak 16:00etatik).
  • 17:00-19:00. Lopene plazan, kirol joko erraldoiak.
  • 17:00. Herrien arteko kirol desafioa Karlos Saldise plazan.
  • 17:30. Josetxo Etxandi pilotalekuan, Arkirun Klubeko eskolako helduen finalak.
  • 18:00. Gurutze Santuaren plazatik, Punttu Kakotx elektrotxaranga.
  • 19:00. Karlos Saldise plazatik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 19:30. Tiñelu atzeko plazan, LH5etik DBH4ra artekoentzat ping-pong lehiaketa.
  • 20:00. Gurutze Santuaren plazan, Andoni Ollokiegiren kontzertua.
  • 22:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
  • 23:00-02:30. Gurutze Santuaren plazan, disko-festa.
  • 23:00. Karlos Saldise plazan, kontzertuak: Zilibito Records eta Alarma Morea.

Ekainak 8, igandea

  • 09:30. Dultzaineroen diana.
  • 11:00. Karlos Saldise plazan, gazte sortzaileen azoka.
  • 11:00. Josetxo Etxandi pilotalekuan, puzgarriak.
  • 12:00. Gurutze Santuaren plazan, Aiton Amonen Bordako dantza taldearen emanaldia.
  • 12:30. Karlos Saldise plazatik, erraldoi eta buruhandiak.
  • 17:00. Gurutze Santuaren plazan, Altxorraren bila jarduera.
  • 19:00. Goiko Plazan, dantza emanaldiak: Altraste Dantza taldearen El bolero, eta Lasalaren Burnt.
  • 21:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.

 

Erasoen kontrako protokoloa aktibatuko dute

Festak denenak eta denentzat dira. Udalak eta Jai Batzordeak adierazi dute Lezok ez duela inolaz ere onartuko indarkeria matxistarik ez eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako erasorik ez festetan ez inoiz; festetako protokoloa ezarriko dute mendekosteak bitartean, eta horren barruan, Piku Kalen Puntu Morea ezarriko dute hilaren 7an (larunbatean) 18:00etatik 21:00etara.

Aldi berean erasorik balego telefono bidezko salaketa zerbitzua izanen da abian, gaur eta larunbat gauetan (00:00etatik 06:00etara) : 688 696 204ra deitu behar da.

Horren guztiaren harira, Lezoko Udalak kanpaina berezia abiatu du asteon, eta ikus-entzunezkoen bitartez herriko eragileen ahotsa jaso du jaiak berdintasunean, aske, beldurrik gabe, eta erasorik gabe gara daitezen. Behean dagoena da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.