Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Polizia operazioa Lezon astelehenean: hiru espetxeratu, eta 14 kilo kokaina

Droga trafikoaren kontrako asteleheneko polizia operazioan atxilotutako hiru kideak atzo pasa ziren epailearen aurretik, eta hark espetxeratze agindua eman zuen.

Ertzaintzak konfiskatutako droga eta dirua.Segurtasun Saila
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2025/06/06

Gaur eman ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteleheneko polizia operazioaren gaineko xehetasunak. Harrabotsa sortu zuen drogaren salerosketaren kontrako operazio horrek, besteak beste Ertzaintzak ustezko trafikatzaileak geldiarazteko tiroak egin zituelako Lopene auzoan. Edonola ere, eta Segurtasun Sailaren arabera operazioak zabalik jarraitzen duen arren, lehen datuak eman ditu. Horien arabera, hiru pertsona espetxeratu dituzte droga trafiko delitua egotzita. Gainera, 14 kilo kokaina eta 10.000 euro ere konfiskatu dizkiete haiei; astelehenean atxilotutakoak, atzo (osteguna) pasa ziren epailearen aurretik. Hark erabaki zuen espetxeratzea.

Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak hilabeteak zeramatzala Donostian bizi den pertsona bat ikertzen, Espainiako Penintsula hegoaldetik kokaina jaso eta bereziki prestatutako ibilgailu batean Gipuzkoara garraiatzen zuelakoan. Hain zuzen, astelehenean ibilgailu hori atzeman zuen Ertzaintzak Lezon (Altamirako biribilgunean kale-argia jo, eta istripua izan zuena), eta hor topatu zituzten bai konfiskatutako kokaina zein dirua. Gainera, auto horren laguntzan zihoan beste ibilgailu baten gidaria ere atxilotu zuten agenteek; atxilotutako hirugarren pertsona ustez droga jaso behar zuena zen.

Segurtasun Sailak adierazi du Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Frantziako estatuan ere banatzen zutela droga jada espetxean direnek, eta atzemandako 14 kilo horien salmentagatik milioi bat euroko etekina aterako luketela. “Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea”, adierazi du Segurtasun Sailak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.