Mendekosteetako pilota finalak, emozioz beteak
Bihar (larunbata) jokatuko dira Arkirunen txapelketaren finalak. Goizez gazteenen partidak izango dira, arratsaldez helduagoenak.

Bihar (hilak 7, larunbata) jokatuko dira mendekosteetako esku pilotako txapelketaren finalak. Goiz eta arratsaldeko sesioak izango dituzte pilotazale lezoarrek. Jokoaz gozatzeaz gainera, txapelen banaketa ere ikusi ahalko da. Arkirun Lezoko Pilota Klubak antolatu du txapelketa, eta finalak Koldobike Gezala pilotalekuan jokatuko dira.
Goizean, gazteenen txanda. Honakoak izango dira finalak (11:00etatik aurrera):
Benjamin Mailakoak
- Urkizu-Arrieta, Goikoetxea eta Perezen kontra.
Kimu Mailakoak
- Irazustabarrena-Garrido, Oiartzun eta Aizkorretaren kontra.
Haur Mailakoak
- Sorregieta-Aldaba, Elarre eta Osaren kontra.
Arratsaldean, berriz, helduagoen txanda, horrela banatuta (17:30etik aurrera):
Gazte Mailakoak, lau t’erdian
- Martinez eta Zabala ariko dira txapelaren bila banakakoan.
Helduen Maila, emakumeak
- Zabala-Pikabea, Dorronsoro eta Urraren kontra.