Gizon foroaren bosgarren saioa egingo dute hilaren 10ean
Hilaren 10ean, asteartean, izango da Oiartzungo gizon foroaren hurrengo hitzordua. 18:00etan izango da, pleno aretoan.

Oiartzungo gizon foroaren bosgarren saioa egingo dute datorren asteartean –hilak 10–, 18:00etan, pleno aretoan. Hiruki Larroxak kudeatzen du egitasmoa, eta saio irekia izango da; bertan, kuadrillako jarrerak, indarkeria matxistak, homofobia, pribilegia, ezintasun emozionala, aitatasuna, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasunak eta hazkuntza bezalako terminoak landuko dituzte.
Antolatzaileek herriko gizonak hitzorduan parte hartzera deitu dituzte.