Trafiko aldaketak bihar, Gora Herriak dela eta
Gora Herriak jaialdiaren azken jai handia izango da bihar. Hori dela eta, Lezobide kalea itxia egongo da 11:00etatik 00:00etara.
Bihar, hilaren 7an, Gora Herriak jaialdiaren azken jai handia egingo dute, eta denetariko ekitaldiak ikusteko aukera egongo da: bazkaria, inauteriak, DJa… Ekitaldia Meipi eta Donibane artean egingo denez, Lezobide kalea itxia egongo da 11:00etatik 00:00etara.
Hilak 7: azken jai handia
- 12:30: Kalejira Santiago plazatik. Uztaritzeko Ihauteriak eta Ekuadroko Diablada de Pillaro.
- 13:30: Elezaharrak, kantuak eta kontuak ikuskizun ibiltaria.
- 14:30: Herri bazkaria Meipin.
- 17:00: Ekitaldi nagusia Meipin.
- 18:00: Kontzertua: Kolonbiako Ritmo Forastero Meipin.
- 18:30: Uztaritzeko Ihauteriak Meipin.
- 19:15: Ekuadorko Diablada de Pillaro Meipin.
- 20:00: Musika: Hija del Nopal DJa.
