Herriarteko txapelketako finalerdietan ariko da Oiartzun
Azpeitiaren aurka lehen bi jardunaldiak jokatuta, Oiartzun 2 eta 4ko emaitzarekin gailendu da. Hortaz, Herriarteko finalerdietan ariko da.
2023ko finaleko irudia Herriarteko txapeletako lehen jardunaldia jokatu zuen jada Oiartzunek, baita 1 -2 irabazi ere Azpeitiari, eta, berriki, bigarren jardunaldi bat ere jokatu dute pilotariek.
Bigarren itzuli honetan ere garaile izan dira oiartzuarrak 2 eta 1eko emaitzarekin. Madalensoroko partidetan, honakoak izan ziren emaitzak: 22-9, 7-22 eta 22-12. Denera, beraz, Azpeitiak bi partida irabazi eta Oiartzunek lau irabazi dituenez, Oiartzungo taldea pasa da finalerdietara.
Hona hemen hilaren 6ko partiden emaitzak:
Kadeteak
- E. Iradi / U. Oyarzabal 22 – 9 I. Arsuaga / M. Mendizabal
Jubenilak
- A. Etxeberria / O. Etxepare 7 – 22 J. Artetxe / I. Sarasua
Nagusiak
- O. Etxeberria / U- Landa 22 – 12 U. Egiguren / I. Egiguren
