Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bide urratzaile izan direlako

Vicente Vadillo Santamaria Francisen hilketaren 46. urteurrenaren harira, kalejira Transmaribibolloa egin zuten atzo dozenaka lagunek. Francisekin batera, Madelon, Emili, eta Mikela oroitu zituzten eta Fernando Telletxea Oskoz 'Fama' omendu.

Telletxea atzo arratsaldeko omenaldian.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/11

Vicente Vadillo Santamaria Francisen hilketaren 46. urteurrena bete zen atzo. Espainiako polizia batek tiro egin zion errenteriarrari Apolo diskotekan 1979. urtean. Gertatutakoa ez ahazteko, eta batez ere, belaunaldi berriek ezagutu dezaten lan eskerga egiten ari da LGTBI+ kolektiboa. Francisaldiaren barruan, aldarriz bete zituen kaleak transmaribibollo kalejirak atzo arratsaldean. Urtero bezala, berezia izan zen, hunkigarria, askatzailea… bakarra.

Dozenaka lagunek egin zuten bat kalejiraren abiapuntua izan zen Alaberga auzoko plazan, eta musikak lagunduta hasi zuten bidea Kaputxinoetako biribilguneraino. Bertan bizi zen arratsaldeko lehen une hunkigarria: ortzadar bandera mastan gora eraman zuen Fernando Telletxea Oscoz Famak, bildutakoen txalo artean. Egun berezia izan zuen atzokoa Telletxeak, bere herriaren omenaldia jaso baitzuen. Urte luzeetako zorra kitatu du Errenteria-Oreretak Telletxearekin, gaztaroa bertan eman bazuen ere, ez zuelako erraza izan. Atzo LGTBI+ kolektiboarentzat erreferentea izan dela, eta berari esker Errenteria-Orereta askeagoa dela adierazi zioten.

Kaputxinoetatik ortzadar zebrabidera, Iztieta auzora. Francisen oroigarriaren ondoan omenaldi ederra jaso zuen Telletxeak,. Baita Francis berak, Santi Vicente Altxu Madelonek,  Emilia Martin Sanchez Emili eta Mikel Martin Conde Mikelak ere. “Gogoan zaituztegu eta gure borrokan izan duzuen inplikazioa eskertzen dizuegu. Oreretako Erdialdeko kale batean ikusten zaituztegu hirurak Francisen hilketatik lau urtera EHGAMen mural handia margotzen, 1983. urtean”.

Gogoan izan zuten halaber, Josu Cariñena Arbelaitz irundarra. Otsailean zenduz en, “aipatu dugun mural hartan triangelu arrosa zuk margotu zenuen”. Oroimenean ere atzoko ekitaldian Petra Mendiluze Esnaola Petri emakume trans aitzindaria, “eta gure borrokan denon kide”.

Horiei guztiei erreferente izatea aitortu zieten atzoko omenaldian.

Trans memoriari ere egin zioten aipamena. Atzoko ekitaldia ontzeko eskutik aritu dira Oreretako kuirdinadora eta Gipuzkoako Trans Asanblada, “transfobiaren biktima guztiak gogoan izan nahi ditugu gaur. Zuen borrokak bidea zabaldu zigun, eta zuei esker jarraitzen dugu gaur hemen”. Eskaintzea duten omenaldirik ederrena egin zieten aipatutako guztiei: haien konpromisoaren lekukoa hartu eta mantentzea, “zuengatik, guregatik eta ondoren helduko direnengatik, eutsiko diogu orain guri dagokigulako transfobia borrokatzea”.

Omenaldia Telletxeari

Bestalde, eskerrak eman zizkioten Telletxeari, “beti izan zaitugu presente eta hain urte zailetan erreferente bat izan zinelako eskerrak eman behar dizkizugu”. Oreretak ez zuela ongi tratatu jarri zuten lehen lerroan, eta horregatik atzo merezi duen moduan aitortu zioten egindako lan handia, “zure liburua, zure musika, zure zinema lau haizetara zabaldu dira. Zu ere bazara gure memoria. Zure ahotsa entzuten jarraitu nahi dugu eta harro gaude gaur zu hemen egoteaz gurekin”.

Oreretako Kuirdinadora eta Gipzukoako Trans Asanbladaren izenean eskerrak eman zizkioten Telletxeari LGTBIQA+ borrokari egin dion ekarpen handiarengatik, eta haientzako erreferente bilakatzeagatik.

Ondoko argazkiak eta bideoa Imanol Saiz Gomez de Segurak eginak dira.

Fernando Telletxea Oscoz Fama omendu dute Francisaldiaren barruan.

Fernando Telletxea Oscoz Fama omendu dute Francisaldiaren barruan.Fernando Telletxea Oscoz Fama omendu dute Francisaldiaren barruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.