Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Elkarretaratzera deitu du Errenteria Osasunak larunbaterako

Agerraldia egin du gaur Errenteria Osasuna plataformak orain arte egindakoaren bilana egiteko. Papresa eta inguruko bizilagunen arteko "elkarbizitza duina" duela helburu gogorarazi du.

Agerraldia egin dute gaur goizean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/06/11

Elkarretaratzera deitu du Errenteria Osasuna plataformak larunbatean, hilak 14, Papresako zubian, eta bat egitera deitu ditu herritar guztiak. 12:00etan izango da. Plataforma horrek Papresa eta inguruko bizilagunen arteko elkarbizitza duina lortzea duela helburu gogorarazi du gaur egin duen agerraldian, “auzotarren bizi kalitatea bermatzeko”.

Deialdia zabaltzearekin batera orain arte egindako lanaren balantzea ere egin du Errenteria Osasunak. Hala, gogora ekarri du aspaldi hasi zirela neurriak eskatzen Papresaren jarduerak bizilagunei eragiten dizkien kalteak saihesteko, “zarata gogaikarriak, usain txarrak eta trafiko astuna. Horiek ezabatzeko neurriak eskatu arren enpresak beste baimen bat izapidetu zuen 2023an, instalazio berriak barne, eta ondorioz administrazioarekin lotutako lan serio bati ekin genion”.

Alegazioak aurkeztuta, ez zuten aurrera egin eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten ordiuan auzo elkarteek eta Eguzkik, baina hori ere ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzak.

Iazko irailean berriz, plataformak salaketa aurkeztu zuen Gipuzkoako Probintzia Fiskaltzan, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako alegazioak eta errekurtsoak zorroztasunez ez izapidetu izana leporatuta. Aurtengo martxoan, salaketa hori Donostiako 5. zenbakiko instrukzioko epaitegira bidaltzea agindu zuen, gertakariek baliabide naturalen eta ingurumenaren aurkako delitu baten ezaugarriak dituztelako, aurretiazko eginbideak has ditzan.

Epailea egiten ari den eginbideen norainokoa ez dakitela azaldu dute gaur Papresa aurrean bildutako kaltetuek, “baina oraingoz ez da egoera aldatu, nahiz eta salaketak legez ezarritako zarata mailak gainditu direla egiaztatzen  duten txostenak egon arren”. Azken txostena iazko martxokoa da.

Zarate eta usainen eraginpean etengabe egoteak hainbat patologiarekin lotuta dagoela ere jarri dute mahai gainean gaurko agerraldian, “zientifikoki probatuta dago estresa, insomnioa, nekea, depresioa, antsietatea, eta hipertentsioa eragiten dituela besteak beste. Hori da pairatzen dugun errealitate gordina”.

Errenteria Osasunak lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi du, “Eusko Jaurlaritzari isurien eta beste parametro batzuen mugak ezartzeko eskatu diogu, merezi dugun Papresarekiko bizikidetza duina bermatzeko; herritarrak eta ingurumena errespetatzen dituen herri bat lortzeko”.

Ondoko bideoa Imanol Saiz Gomez de Segurak egina da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.