Fatxada puskak erori dira Iztietako etxebizitza batetik
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta erorketa izan den etxebizitzako eremua garbitu dute. Udaltzaingoak kendu dagoeneko segurtasun hesia.
Suhiltzaileak lanean, eroritako fatxada zatien eremua garbitzen. Iztieta auzoko Nafarroa hiribideko etxebizitza batetik fatxada puskak erori dira. Seigarren pisuko leihoaren inguruko fatxada zatiak dira erori direnak kalera. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. Lehenek eremua hesitu dute, arriskua ekiditeko. Suhiltzaileek berriz, eskailera baliatuta fatxada zatiak erori diren eremua garbitu dute eta erortzear ziren zati gehiago jaso.
Dagoeneko segurtasun hesia kendu dute udaltzainek, eta kale garbitzaileak ari ziren kalera eroritako zatiak garbitzen.

