Astelehenean hasiko dute udako denboraldia udal igerilekuek
Datorren astelehenean, hilaren 16an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 7ra arte luzatuko da bietan.
Beraungo igerilekuaHerri Bizia Datorren astelehenean, hilaren 16an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 7ra arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu berezien bidez.
Beraungo igerilekua irekitzeko ordutegia hau izango da: hilaren 16tik abuztuaren 31ra (biak barne) 10:30etik 21:00etara eta irailaren 1etik 7ra (biak barne) 10:30etik 20:30era. Uztailaren 22an, Madalena Egunarekin, instalazioa itxita egongo da.
Fanderiako igerilekuen ordutegia ere aldatu egiten da udan, eta 9:00etatik 22:00etara daude zabalik asteko egun guztietan, igande eta jai egunetan barne. Bestalde, Galtzarabordako Kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da hilaren 15etik irailaren 7ra arte, biak barne.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 34 44 23) eta Beraungo Igerilekuetako (943 44 96 98) harreretan eska daiteke.
