
Bi traineru seniorrak aurkeztu ditu Hibaikak amabitxi izango duen Duintasuna Pentsiodunen elkartearen eskutik. Arraun klubaren harrobiak, zein haren bueltan ari diren laguntzaile guztiek leku berezia izan dute gaurko ekitaldian. Dozenaka Hibaikazale eta adin guztietako herritar bertaratu dira arraunlariei babesa erakustera.

Hondarribirako noranzkokoa Muebles Rey saltokiaren parean jarriko dute, eta Donostiaranzkoa Euskotreneko geltokiaren ondoan.

Irailaren 14ra arte egongo da irekita igerilekua, baina, abuztuaren 3an itxita egongo da. 10:00 eta 21:00 artean egongo da irekita.

Bihar –hilak 13– lehertuko du Ergoienen festak, eta herritarrak lasai ibil daitezen larunbat gauean Xorrola zerbitzua egongo da.

Txost pilota elkarteak II. Antxin Ezkerro Memoriala antolatu du, eta bi asteburutan banatu dituzte jardunaldiak; igandean –hilak 15– izango dira lehen partidak.

Arte eszeniko herrikoiaren jaialdiak talde ez profesionalei ikusgarritasuna ematea du helburu. Aurtengoa hirugarren ekitaldia da, eta sei emanaldirekin lurreratuko da Donibanen.

Rafahrako martxan parte hartzen ari da Maite Gartzia Ontiveros errenteriarra. Bihar zen martxa Kairotik Rafahra abiatzekoa, baina ekintzaileak atxilotzen hasi da bart Egiptoko polizia.

Zazpi etapatan, Albaolan berritutako ateak erromesaldian eramango dituzte Aralarko San Migel santutegira. Gaur, bidearen erdia egin dute.

Atzo aurkeztu duten San Fermin elizan Gure Zumardia berrirako herritarren parte hartze bidez adostu den proiektua.

Koxtapek Bateleren eta Errekaren eskifaiak aurkeztuko ditu hilaren 14an Meipin, 18:00etan. Klubeko Gazte Mailako gizonak eta Donibane Eskubaloia taldeko gizonen lehen taldea omenduko dituzte.

Martzelina Bertsozale elkarteak bertso jaialdia antolatu du hilaren 15erako. Dokumental baten proiekzioaren ondotik, bertso saioa izango da.

Haziak egitasmoak herriko sortzaileak gaia jorratzeko deitu duten hitzordura gonbidatu ditu. Hilaren 16an elkartuko dira, Abaraxkan.

Udako HemenGuk azoka egingo dute larunbatean, Oiartzungo Doneztebe plazan. 10:00etatik 13:30era egongo dira herriko produktuak salgai.

Esleipena "urrats garrantzitsua" dela eta urte luzetako "isilpeko lanaren" emaitza adierazi du PSE-EEk.

Materrek Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko irteera egingo du igandean (hilak 15), 12:00etatik 13:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Datorren astelehenean, hilaren 16an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 7ra arte luzatuko da bietan.

Anbulatorioan eman ahalko dute odola hala nahi dutenek, 17:30etik 21:00etara. Aurrez txanda hartu behar da.

Trabajadoreen Sorotxo eremuko zuloak ezagutarazteko ekitaldia egin zuen maiatzaren 18an Etxetxok. Horren bideoa egin du.

Oiartzun Burujabe egitasmoko Elikadura Mahaiak herriko gazteei Oiartzungo bost etxaldetan praktika ordainduak egiteko aukera emango die.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.