San Juanek traineruak aurkeztuko ditu larunbatean
Koxtapek Bateleren eta Errekaren eskifaiak aurkeztuko ditu hilaren 14an Meipin, 18:00etan. Klubeko Gazte Mailako gizonak eta Donibane Eskubaloia taldeko gizonen lehen taldea omenduko dituzte.

San Juan Koxtapek 2025 denboraldiko Bateleren eta Errekaren eskifaiak aurkeztuko ditu larunbatean (hilak 14) Meipin, 18:00etan. Traineruen aurkezpenean, klubeko Gazte Mailako gizonak eta Donibane Eskubaloia taldeko gizonen lehen taldea omenduko dituzte arrosek. Arraunlariek Espainiako Txapelketa bere egin dute, eta eskubaloi jokalariak mailaz igo dira.