Bertso jaialdia egingo dute igandean, Landetxen

Martzelina Bertsozale elkarteak bertso jaialdia antolatu du hilaren 15erako. Dokumental baten proiekzioaren ondotik, bertso saioa izango da.

Martzelina Bertsozale elkarteak bertsozaleentzat ekitaldi ezin interesgarri eta erakargarriagoa antolatu du iganderako –hilak 15–. Izan ere, arratsaldeko seietan hasita,  Karlmele Mitxelenak Bertso Astearen inguruan egindako dokumentala proiektatuko dute lehenbizi, eta bertso saioa izango da gero.

Bertsotan, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Alaia Martin ariko dira, eta, besteak beste, bertsoa, Oiartzun, laguntasuna, Bertso Astea, transmisioa eta belaunaldi artekotasuna jorratuko dituzte Landetxeko saioan.

Sarrerak esteka honetan eros daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.