Ekaineko odol emateak, hilaren 18an
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte datorren asteazkenean Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Odol erauzketak hilaren 18an izango dira, Antxoko anbulatorioan. Datorren asteazkenean, hilaren 18an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 15ean eta 16an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 17an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Maiatzeko odol erauzketetan 35 odol poltsa jaso ziren, emaileetako bat berria izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
