Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko aukera, Materrekin
Materrek Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko irteera egingo du igandean (hilak 15), 12:00etatik 13:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Jaizkibelgo itsaslabarrak bisitatzeko irteera egingo du igandean (hilak 15), 12:00etatik 13:30era. Paisaia zoragarriez, kulturaz, naturaz eta itsas tradizioaz gozatzera animatu dituzte herritarrak. Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea. Bi modutara egin daiteke: posta elektronikoz edo 619 81 42 25 telefonoaren bidez. Irteeraren prezio orokorra 30 eurokoa da. 12 urtetik beherakoek, aldiz, 15 euro ordaindu beharko dituzte.
Larunbaterako zetazeoen inguruko irteera egitekoak ziren Materreko kideak, baina eguraldiagatik bertan behera geratu dela iragarri dute.
