Murixkaren sasoi bukaerako emanaldia, ostiralean Bekoerrotan
Ikasturtean zehar ikastitakoak jendaurrean jarriko dituzte herriko dantzari gazteek. 20:30ean hasiko da emanaldia.
Murixkako dantzariak, iazko Santakrutz Jaien hasieran. Ikasturtean zehar ikasitakoa plazara aterako dute Murixka Dantza Taldeko kideek. Urtean zehar hainbat izaten dira Lezoko dantza taldearen emanaldiak, gehienak festen testuinguruan. Bada bihar (hilak 13, ostirala) haiena bakarrik izango den ekitaldia egingo dute Bekoerrota kiroldegian 20:30ean hasita. Murixkaren ikasturte bukaerako ikuskizuna jasoko du herriko kirolguneak.
“Aurten ere gure txikiek (eta ez hain txikiek) lan handia egin dute kurtso osoan zehar eta euskal dantza ezberdinak ikasi dituzte. Beraz, prestatu afaria eta etorri euskal dantzaz gozatzera!”, esan dute, herritarrei ekitaldia ikustera ager daitezen eskatuz, Murixkakoek: “Euskal dantzak badu etorkizunik Lezon”.
