Mozarti eskainiko dio kontzertua Zaria Koru Eskolak
Zaria Koru Eskolak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 15, Lekuona Fabrikan.
Mozarti emanda ariko da Zaria Koru Eskola igandeko kontzertuan. Zaria Koru Eskolak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 15, Lekuona Fabrikan. Berezia izango da emanaldia, izan ere, Wolfgang Amadeus Mozarti emana izango da, osorik. Hala errepertorioan Figaroren ezteietako pasarte ospetsuak eta Do Minorreko meza txertatu dituzte besteak beste.
Sarrerek 6 euro balio dute eta dagoeneko online eros daitezke (klik hemen).
Kontzertua 19:00etan hasiko da.
