Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaia KM0 antzerki jaialdia, hilaren 20tik 22ra

Arte eszeniko herrikoiaren jaialdiak talde ez profesionalei ikusgarritasuna ematea du helburu. Aurtengoa hirugarren ekitaldia da, eta sei emanaldirekin lurreratuko da Donibanen.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/06/12

Hilaren 20tik 22ra bitartean Pasaia KM0 arte eszeniko herrikoiaren jaialdia egingo da Donibanen. Antzerki jaialdi hori 2023an sortu zen, Pasaiako eta inguruko herrietako talde ez profesionalen sorkuntza eszenikoei ikusgarritasuna emateko asmoarekin. Aurtengoa antzerkia ardatz duen jaialdiaren hirugarren ekitaldia izango da, eta sei emanaldi izango ditu. Antolatzaileek adierazi dute herritarren arteko topaketa bat dela, “egunerokoan, herriko plazetan, tabernetan, azoka eta dendetan elkar ikusten duten herritarrak topatzeko modu berezia”. Musikaren, dantzaren eta antzerkiaren bitartez, “pentsamendu kritikoa, sortzailea eta ikuslego aktibo eta demandante bat” sustatzeko helburua du Pasaia KM0 jaialdiak.

“Udal gobernutik antzerki amateurren aldeko apustu irmoa egiten dugu. KM0 erreferente bat bilakatu da dagoeneko, eta lanean jarraituko dugu ikusgarritasun handiagoa lor dezan”, adierazi du Aitor Brion Pasaiako Udaleko Kultura eta Ondare zinegotziak. Horrez gain, honakoa esan du Iñigo Ortega zikloaren koordinatzaileak eta Pasaia Badia antzerki eskolako arduradunak: “Antzerkiarekiko pasioa ez ezik, Pasaian dagoen talentua ere islatzen duen ziklo baten aurrean gaude. Aurkezten diren lanen kalitatea ukaezina da, eta horrek harro sentiarazten gaitu”.

Aurtengo Pasaia KM0 sei emanaldirekin lurreratuko da Donibanen. Egitarauak ia genero guztiak jorratzen dituela baietsi du Brionek, musikala barne: “Izan ere, hainbat belaunaldiren oroimen kolektiboaren parte den Mocedades talde bilbotar historikoari keinu berezia egingo zaio”.

Lanak herritik sortuak eta herriari zuzenduak izango direla baietsi du Ortegak. Auzokide asko igoko dira oholtzara, eta beren artearen bidez publikoa hunkituko dutela nabarmendu du jaialdiaren koordinatzaileak.

Iazko ekitaldian bezala, emanaldi guztien bukaeran solasalditxo bat egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek, ikusleen eta antzezleen arteko hartu emana elikatzeko. Emanaldi guztietako sarrerak doakoak badira ere, Juanba Berasategin egingo direnek gonbidapenak behar dituztela jakinarazi dute jaialdiaren sustatzaileek, edukiera mugatua baita. Sarrera horiek Bibe plataformaren bidez hartu behar dira.

Pasaia KM0 jaialdiaren egitaraua

Hilak 20, ostirala

  • 19:00: Orratx! konpainiaren Bidaia Galduak emanaldia, Juanba Berasategin.

Hilak 21, larunbata

  • 17:00: Anakrusa konpainiaren Kalma emanaldia, Santiago plazan.
  • 19:00: Trebera konpainiaren Recordando Mocedades ikuskizuna, Juanba Berasategin.

Hilak 22, igandea

  • 19:00: Askotariko antzerki emanaldiak, hiru antzerki motz bata bestearen jarraian, Juanba Berasategin. Aleka konpainiaren Emakume bat, bakarrik, Ander Lacalleren ¿Fumas?, eta Baga taldearen Bernarda klownen etxea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.