Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantzazaleek erromeria giroa bermatuko dute

Egun osoko egitarauarekin bihar egingo da Lezoko Euskal Jaia. Sagardo Festa, herri kirolak, eta dantza dira egunaren euskarri nagusienak. Lezoko Dantzazaleen emaria nabarmena izango da.

Lezoko Dantzazaleak, lehengo asteko mendekosteetan egin zuten dantzaldian.Lezoko Dantzazaleak
Urko Etxebeste
Lezo
2025/06/13

Mendekosteetatik indarberritzeko tartea laburra izan da. Bihar (larunbata) festa giroa nagusituko da berriz ere Lezon: hemen da Euskal Jaia. Herriko eragileek eta udalak mamiz bete dute eguna, jada klasikoak diren jarduerekin: Tiñeluren Sagardo Festa, herri kirolak, Tomas Garbizu Musika Eskolako nahiz Munttarreko txistularien emanaldiak, eta dantza. Dantza asko. Garai bateko erromeria giroa ezarriko dute beste behin Lezoko Dantzazaleek goizean hasi eta arratsera arte. Euskal Jaiaren ildo nagusia haiek izango dira, ekitaldi bat bestearekin konektatuko dute. Ondoko orrialdeko zerrendan aurki daitezke biharko jarduerak.

Bihar egingo dituztenak iragartzeko kartelean haiekin bat egin nahi dutenei hiru eskaera egin dizkiete Dantzazaleek: baserritar jantziarekin jaistea, dantzatzeko gogoa izatea, eta heldua izatea. «Dantzari gazteek eta haurrek euren presentzia bermatua dute; plazako dantzak ere egiten dira mutxikoei esker. Baina gure asmoa da garai bateko erromerietan izaten zen giro hori herrian txertatzea. Lezon garai batean erromeria oso esanguratsuak egiten ziren-eta. Horri eusten ari gara azken urteetan, eta lortzen ari gara», esan du Gurutze Alberdi Lezoko Dantzazaleak taldeko kideak: «Helduak gara. Hori da gure taldearen izaera». Haiekin bat egiteko helduek ateak zabalik dituztela adierazi du Alberdik.

Bihar ez dira bakarrik izango. Izan ere, III. Dantzari Festa da bihar egunean zehar herriak jasoko duena, eta Alberdik aurreratu du Lezoko eta inguruko herrietako dantzariez gainera, Arabatik, Bizkaitik, Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik etorritakoak ere izango direla. «Goizean taldetan banatuko gara eta herriko plazetan erromeria dantzak egingo ditugu, herri osora irits dadin dantza giroa. Ondoren, denek elkarrekin eta Gurutze Santuaren plazan Agintariena eta Agurra dantzatuko ditugu», zehaztu du. Baztango mutil dantzak egiteko hango Bertze Hainbeste taldekoak ere izango dira Lezon, «azken urteetan emakumeak ere dira bertako taldekide».

Goizeko saioen ondoren herri bazkaria egingo dute Lezo Herri Eskolako jolastokian. 130 lagunek emana dute izena. «Pixkanaka gorantz doa partaideen kopurua, jendea animatzen ari da. Egun oso polita da guretzat, arratsaldean Sagardo Jaiarekin ere bat egiten dugulako», azaldu du Alberdik. Han, txotxa hasteko mahai gaineko emanaldia egingo dute, eta sagardoaren festa bukatze aldera, Larrain dantza.

Sagardo Festa
Egunaren beste indarguneetakoa Tiñeluren Sagardo Festa izango da. 18:00etatik aurrera hasiko dira herriko hamabi baserritako uzta banatzen; eguraldia eskasa balitz, Karlos Saldise plazak hartuko luke txotxa. Tiñelutik adierazi dute 40 boluntario ariko direla lanean, beraz, auzolan ariketa handia egin behar izan dute beste behin elkartekideek dena egoki gara dadin. Aurtengoa Sagardo Festaren XXV. ekitaldia izango da.

Sagardoaren jaiaren aurretik (17:00), ordea, harri proba desafioa du Lezok, Astigarragaren kontra: baietz herriko taldeak irabazi.

Lezoko Euskal Jaia. Egitaraua.

• 09:30. Diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.

• 11:00. Euskal Dantzazaleen erromeria dantzak honako plazetan: Gurutze Santuarena, Goiko Plaza, Karlos Saldise eta Lopene.

• 11:30. Tomas Garbizu Musika Eskolako trikitixa taldekoen kalebuelta.

• 12:00. Ipar Euskal herriko herri kirolak Gurutze Santuaren plazan.

• 14:00. Dantza taldeen topaketa Gurutze Santuaren plazan.

• 14:30. Herri bazkaria Lezo Herri Eskolako jolastokian.

• 17:00. Lezo-Astigarraga harri proba desafioa probalekuan.

• 18:00. Sagardo Festaren hasiera Gurutze Santuaren plazan.

• 19:30. Larrain dantza plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.