Oinarrizko futbola, hizpide Antxon
Pasaia Kirol Elkarteak 'Oinarrizko futbolaren prestakuntza eta ingurunea' hitzaldia egingo du hilaren 16an (astelehena) Kultur Etxean, 19:00etan.

Pasaia Kirol Elkarteak Oinarrizko futbolaren prestakuntza eta ingurunea hitzaldia egingo du hilaren 16an (astelehena) Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Mikel Erzibengoa TVEko kazetariak eta Pasaia K.E.-ko jokalari ohiak gidatuko du solasaldia. Talde zuri-gorriak antolatutako saioak bost hizlari izango ditu: Alfonso Azurza Realeko futbol prestakuntzako zuzendari ondokoa, Alberto Iturralde Pasaiako entrenatzailea, Josu Zubia Gipuzkoako Futbol Federazioko kirol zuzendaria, Juan Mari Serrano Pasaiako jokalari ohia eta Pasaiako entrenatzailea eta Haritz Mujika Pasaiako eta futbol profesionaleko jokalari ohia eta entrenatzailea. Sarrera doakoa da.