Wematik Racing ekipoarekin lehiatuko du Iñigo Iglesiasek aurrerantzean
Rob Vannegoor arduratu da moto berria prestatzeaz, lehen hiruen artean gelditzea ahalbidetuko diolakoan. Hilaren 20 eta 22an erabiliko du Iglesiasek moto berria lehen aldiz.

Triumph Racingek prest du Iñigo Iglesiasen lehiarako ekipoa. Rob Vannegoor arduratu da motoa prestatzeaz, lehen hiruen artean gelditzeko esperantzarekin, denbora gutxi izan arren.
Hala, IDM Sportbike txapelketaren hirugarren saioan hasiko da Iglesias Wematik Racing by RT Motorsports ekipoarekin, hilaren 20 eta 22an, Mosten (Txekiako Errepublika). PHR Performance enpresak prestatutako Triumph Daytona 660a erabiliko dute.
Ez da Iglesias eta Vannegoorrek elkarlanean diharduten lehen aldia. Biek batera lan egiten zutela irabazi zuten IDM Supersport 300 edota WorldSSP300. IDMko denboraldia osoan birritan soilik gelditu da podiumetik kanpo. 261 punturekin bukatu zuen denboraldia, gainerakoen baino 60 puntu gehiagorekin txapelketa irabaziz.