Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errenteria Osasuna plataformak elkarretaratzea egin du

Agerraldian zehaztu dute plataformaren helburua ez dela inoiz izan Papresako instalazioak ixtea; herritarrentzat bizikidetza duina lortzea baizik.

Gaur goizeko agerraldiko irudi bat, Papresako zubianLeire Perlines Apalategi
Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta
2025/06/14

Errenteria Osasuna plataformak, Papresa eta inguruko bizilagunen arteko “elkarbizitza duina” lortzea helburu duenak, elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Papresako zubian.

Eguerdiko hamabietan elkartu dira dozenaka herritar. Euria barra barra ari zuen, baina hori ez da inolako oztoporik izan herritarrentzat, aterki azpian sartu eta babesa adierazteko kalera irten baitira zenbaitzuk.

Zaratarik, kamioirik, kiratsik ez irakur zitekeen elkarretaratzean atera dituzten pankartetan. Hasieran, euren nahia zein den erakusteko, pankartaren atzean egon dira bertaratu direnak, baina, gero, plataformako kideek zubia zeharkatu, eta Papresa enpresari zein Papresako langileen komiteari gaurko prestatuta zuten irakurketa helarazi nahi izan diote.

Irakurketaren txanda izan da gero, eta ezer baino lehen, azpimarratu dute Errenteria Osasuna plataforma osatzen duten kolektiboen asmoak zehazteko eta, interpretazio okerrak zein asmo txarrekoak saihesteko sortu dutela adierazpena. Idatzia Etxeberriak-Olibet auzo elkarteak, Erdiguneko Oiarso auzo elkarteak, Gabierrotako Laguntasuna auzo elkarteak eta Eguzki talde ekologistak sinatu dute.

Irakurketan, hortaz, nabarmendu dute plataformaren helburua ez dela eta ez dela inoiz izan Errenterian dauden Papresako instalazioak ixtea, enpresaren jarduera pairatzen duten herritarrentzat “bizikidetza duina” lortzea baizik.

Hortaz, Papresari neurri zuzentzaileak ezartzeko eskatu diote; hala nola, “zarata etengabeak eta/edo noizbehinkakoak eta arnasten ari garen kiratsa ezabatzeko edo gutxitzeko, herritarren osasuna arriskuan ez jartzea ziurtatzen duten mugetaraino”. Horretaz gain, Nafarroa etorbidetik eta Askatasunaren Martirietatik kamioien zirkulazioa kentzeko eskatu dute gaurkoan.

Azkenik, aurreratu dute udalean mozio bat aurkeztu dutela alderdi eta elkarte guztiei irekitako talde bat osatzeko ideiarekin. Talde horrek problematikaren jarraipena egitea nahi dute. Osoko bilkura egiten dutenean mozioak esaten duenaren berri emango dutela gehitu dute hitzartzearen amaieran.

   

Erlazionatutako edukiaElkarretaratzera deitu du Errenteria Osasunak larunbaterako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.