Udako musika zerrenda osatzeko laguntza eskatu dute
Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara taldeek batez ere euskal abestiz osatutako zerrenda bat egin nahi dute, eta proposamenak bidaltzeko deia egin dute.
Oiartzungo Ikastetxeetako Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara taldeek Xanistebanetako eta, oro har, udarako abestien zerrenda egiteko laguntza eskatu dute.
Euskarazko abestien bilduma bat egitea da helburua, eta herritarrei norbere gustuko kantak proposatzea eskatu dute aipatutako bi taldeek. Zerrenda horretan, hamar abestitik zortzi euskaraz izango dira nahitaez, eta, beste biak, beste hizkuntzetan.
Lotura honen bidez bidali behar dira abestien proposamenak, eta parte hartzaile guztien artean, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, bozgorailuak eta barraketarako fitxak zozkatuko dituzte. Zozketan hamar eta hogeita bost urte arteko herritarrek hartu ahal izango dute parte.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna hilaren 29a izango da.
